Eskatu aurrekontuaa

 

Dei iezaguzu

[+34] 91 747 03 01

 

 

 

 

DATUEN BABES ETA PRIBATUTASUN POLITIKA

 

EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L. (aurrerantzean), webgune honen arduradun gisa eta Datu pertsonalen babeserako Lege Organikoak abenduaren 13ko 15/1999 L.O.) eta Informazioaren gizarteari eta merkataritza elektronikoari buruzko legeak (ekainaren 11ko LSSI- CE 34/2002) ezarritakoari jarraiki, bere ERABILTZAILEEN datu pertsonalen pribatutasuna bermatzeko eta babesteko baliabideak eta jardunbideak inplementatu ditu.

Fitxategiaren arduradunaren nortasuna eta helbidea

 

Fitxategiaren jabe eta arduraduna EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L. da. Webgunearen bidez eskainitako zerbitzuak. Webgune hau osatzen duten atal ezberdinen bidez, ERABILTZAILEEK hurrengoa egin dezakete: informazioa jaso, webgunean eskainitako zerbitzuak kontsultatu eta kontratatu. Webgunean zehar nabigatzea doakoa da eta horretarako ERABILTZAILEAK ez du erregistratzeko beharra. Arduradunak ikusteko ahalmena izango duen datu pertsonal bakarrak erabiltzaileak borondatez webgunearen bidez eskainitako zerbitzuak kontsultatzeko, erabiltzeko edo kontratatzeko behar diren datu pertsonalak izango dira.

 

Datuen tratamendua eta isilpekotasuna

 

Emandako datuak fitxategi automatiko batean sartuko dira, fitxategi honen jabe eta arduraduna EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L. delarik, eta datuak isilpekotasun osoz tratatuko dira. Fitxategiaren jabeak eta haren tratamendu fasean parte hartzen duen edonork edota informazioa jaso duten entitateek -ERABILTZAILEAK emandako baimena dela bide- sekretu profesionala babesteko betebeharra dute eta beharrezko babes maila eta neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko dituzte datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko, ahal den heinean ez baimendutako sarbideak, aldaketa ez zilegiak edota datuen lapurketa edo galera ekiditeko.

 

Hala eta guztiz ere, ERABILTZAILEEI ohartarazten zaie neurri teknikoak hutsezinak edota menderaezinak ez direla, eta beraz, fitxategiaren arduraduna ezin izango da jarduera horien edo haien ondorioen arduradun izan. Erabiltzaileak bere datu pertsonalak eta posta elektronikoa EASY TRANS- INTERNATIONAL, S.L.-ri ematean, espreski ematen du baimena datu horiek aldizkako komunikazioetarako erabiltzeko, posta elektronikoa erabiliz bidalitakoak barne; EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-k edota EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-ren entitate filialek komunikazio hauek bidaltzen dizkiete haien bezero, lankide edota interesatuei haien jarduera, berri, kurtso, promozio edota burututako jarduerari lotutako zerbitzu eta produktuen edonolako eskaintzari buruz informatzeko. Norbere datuen gainean, erabiltzaileak bere sarbide, zuzenketa, ezabatze eta oposizio eskubideak burutzeko aukera izango du hurrengo helbide elektronikora mezu bat bidaliz: info@e-trans.es. Honela eta beharrezkoa bada, EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-ren fitxategietan dauden bere datu pertsonalak era berean jasotzea eskatzeko aukera izango du, haiek kontsultatzeko edo zuzentzeko, edota komunikazioak jasotzeko baimena ezabatzeko; EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-k datu pertsonalen zuzenketaz edota fitxategitik ezabaketaz ohartarazteko betebeharra izango du.

 

ERABILTZAILEEN datu pertsonalak, zerbitzuaren sarbidearen, erabileraren edo kontratazioaren ondorioz sortzen direnekin batera, ERABILTZAILEEK espreski baimendutako eta ezarritako xederako eta eran soilik ahal izango dira automatikoki tratatu eta transferitu.

 

Datuen zati-banaketa eta sailkapena

 

Kurtsoak, seminarioak, argitalpenak, produktuak edo bestelako zerbitzuak kontratatzeko momentuan emandako datu pertsonalen erregistroak, eta erlazio honetan emandako beste edozein datuk, datu horiek EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-ek tratatzeko borondatezko baimena ekarriko du, haiek zati-banatzeko edo sailkatzeko; honen ondorioz, datuak administrazio orokorraren kudeaketari, informazioari, gure zerbitzuen komertzializazioari, profilak sortzeari, ERABILTZAILEEK/BEZEROEK eskatutako proposamenak ikertzeari, erabilitako zerbitzu eta edukien, nahien eta lehentasunen, inkesten edo formularioen ikerketa estatistikoari lotutako jarduerari aplikatzeko asmoz.

 

Datuen komunikazioa

 

ERABILTZAILEEK norbere datu pertsonalak emateak datu horiek emateko eta transferitzeko borondatezko baimena ekartzen du ere bai, aurretik aipatutako xede berekin, EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-ren inguruko entitateei, laguntzaile edota lankideei, baita fitxategiaren arduradunari baimena ematea EASY TRANS- INTERNATIONAL, S.L.-ren inguruko entitateen informazioa jasotzeko ere, aipatutako xedeekin.

 

EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-k hurrengo kasuetan bidaliko die hirugarrenei zure nortasuna adierazten duen informazioa: -Informazio hori partekatzeko baimena jaso badugu. -Eskatu duzun produktu edo zerbitzua emateko informazio hura partekatzea beharrezkoa bada.

 

-Eskatu duzun produktu edo zerbitzua emateko, datu horiek EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-rekin lan egiten duten enpresei bidaltzeko beharra badago.  (Kontrakoaz ohartarazten ez badugu, enpresa hauek ez dute guk emandako nortasun informazioa erabiltzeko eskubiderik, gu laguntzeko beharrezkoa dena ez bada).

 

- Lege baldintza, zitazio edo aginduen kasuan; halaber, zuk gure webgunean burututako jarduerek gure produktu edo zerbitzuen erabilera jarraibideak hausten dituztela uste badugu.

 

Interesatuen eskubideak eta eskubideak gauzatzea

 

Datu pertsonalen babeserako Lege Organikoak ezarritakoari jarraiki, ERABILTZAILEEK norbere datu pertsonalak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurre egiteko eskubidea dute, beharrezkoa bada, eta datu pertsonalen erabilera, sailkapena eta zati-banaketari dagokionean. Interesatuak norbere datuen gaineko sarbide, zuzenketa, ezabatze eta oposizio eskubideak gauzatzeko Datuen Babesaren sailari gutun bat bidali beharko dio. EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L., CENTRO CARGA AEREA EDIFICIO SERVICIOS GENERALES, 4a PLANTA OFICINA 401-A C.P. 28042 MADRIL (MADRIL); bestela, mezu bat bidali jose@e-trans.es helbidera, EASY TRANS- INTERNATIONAL, S.L.-ren fitxategietan dauden bere datu pertsonalak jasotzea eskatuz, haiek kontsultatzeko edo zuzentzeko, edota komunikazioak jasotzeko baimena ezabatzeko; EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-k datu pertsonalen zuzenketaz edota fitxategitik ezabaketaz ohartarazteko betebeharra izango du.

 

Cookieak

 

Cookieak erabiltzen ditugu nabigatzean ikusten dituzun edukiak eta publizitatea pertsonalizatzeko, hainbat produktu edo zerbitzuri buruzko zure beharrak betetzeko eta promozio berezi eta produktu eta zerbitzuen berri emateko, ERABILTZAILEREKIN dugun harremana profilatu eta hobetzeko eta baliabide teknologikoen ingurunean moldatzeko. Informazio honek hurrengoak ditu barne: zure IP helbidea, EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L. cookien eta zuk bisitatutako orrien informazioa. ERABILTZAILEAK norbere nabigatzailea konfiguratzeko aukera du bere disko gogorrak jasotako cookiei uko egiteko edo haien berri emateko; horretarako, eta informazio gehiago jasotzeko, norbere nabigatzailearen jarraibideak eta gidak kontsultatu beharko ditu.

 

EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-k hurrengo informazioa erabiltzen du:

 

Beste webguneen estekak / hiperestekak.

 

Webgune honetan, ERABILTZAILEARI hirugarrenen webguneei joateko aukera ematen dioten hiperestekak erabiltzen dira. EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L. ez da inola ere arduradun izango webguneen eduki, informazio edota haietan ezarritako segurtasun neurrien gainean, webgune horietara ERABILTZAILEA EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L-ren webgunearen estekak erabiliz sartzeko aukera badu. Halaber, EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-ek ez du inolako erantzukizunik onartzen gure webgunearekiko lotura baimentzen duen beste webgune batek ezarritako segurtasun neurrien gainean, interesatua norbere sarbidearen arduradun soila delarik. 

 

Datuen babes eta pribatutasun politikaren aldaketak

 

Amaitzeko, fitxategiaren arduraduna pribatutasun politika hau aldatzeko eskubidea erreserbatzen du, lege-berrikuntzei edota industriaren aldaketa edo jarduerei egokitzeko; hala ere, aldaketa hauek aldez aurretik ohartaraziko dira, eta haien inplementazioa ere bai.

 

SPAM KONTRAKO POLITIKA

 

jose@e-trans.es helbidearen komunikazioak, informazioa, buletinak edota publizitate elektronikoa jasotzen duten pertsonek hurrengo arrazoiengatik jasotzen dituzte: -Online erregistroa orri hau erabiliz. -Online erregistroa lankideen orriak erabiliz.

 

- Gure produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa eskatu izanagatik. -Norbere informazioa gure lankide edo langileei eman izanagatik. -Offline erregistroa feria, bulego eta lankideen bidez eskaintzen diren formulario, buletin edota eskaerak bete izanagatik, haiek 5 urtez artxibatzen direlarik

 

Ez dugu gure komunikazioek hala ez duen inor helaraztea nahi eta, beraz, egoera zuzentzeko edota inork beste pertsona bati bere baimenik gabe alta eman badio, erregistro sistema honi "harremanik ez" izeneko zerrenda batean oinarritutako filtro bat gehitu diogu, horretan dagoen edozein helbideri alta emateko aukera ekiditen duena. Beraz, gure komunikazioak jaso nahi ez badituzu eta inork zuri alta emateko aukera ez izatea nahi baduzu, bida mezu elektroniko bat info@e-trans.es helbidera, "BAJA LISTA" (ZERRENDA-BAJA) gaia aipatuz, eta guk mezu hau bidalitako helbidea "harremanik ez" izeneko zerrendan sartuko dugu.

 

Hau elektronikoki egiteko arazorik izanez gero, deitu (+34) 917470301 telefonora, bulego ordutegian, eta pertsonalki izapidea burutuko dugu.

 

SARBIDEAREN BALDINTZAK ETA COPYRIGHTA

 

Baldintzak: WWW.E-TRANS.ES webgunearen edukiak osorik aprobetxatzeko, zure ordenagailuak hurrengo pluginak behar ditu:

Acrobat Reader: PDF.Macromedia Shockwave Player 8 + Macromedia Flash Player 5 formatua duten dokumentuak irakurtzeko: Orriak eta SWF.Quicktime Freeplayer formatuak ikustatzeko: Hainbat formatutako bideoak ikusteko.RealPlayer: Audio edota bideo "streaming" edukiak kontsultatzeko.Windows Media Player: Audio eta bideo hainbat formatu duten edukiak kontsultatzeko.

 

Optimizazioa: Webgune hau 800x600 ikuskaldirako optimizatua dago, Internet Explorer nabigatzaileekin.

 

Copyrighta: EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-ren diseinu eta garapena. © EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L. Eskubide guztiak erreserbatuta

Centro de Carga Aérea

Edif. Serv. Generales Of. 401 A
Aeropuerto de Barajas

28042 Madrid

 

T:  [+34] 91 747 03 01

F:  [+34] 91 312 23 17

 

Skype: EasyTrans(e-trans)
 

etrans.png

PREMIO ESTRELLA DE ORO 2014 por el INSTITUTO para la EXCELENCIA PROFESIONAL (IEP)

CERTIFICACIÓN GPD (Buenas Prácticas)

© 2013 EasyTrans Internacional SL. 

 

 

 

 

Todos los derechos reservados   ·   Página Web desarrollada y diseñada por MentaCreativa

 

 

 

 

All rights reserved   ·   Web developed and designed by MentaCreativa