Eskatu aurrekontuaa

 

Dei iezaguzu

[+34] 91 747 03 01

 

 

LEGE-ABISUA

EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L. B-82998097 IKF duena eta Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatuta, 16579 tomoa, 0 liburua, 62 folioa, 8 atala, M-282554 orria © 2010 EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L. Eskubide guztiak erreserbatuta.

 

etrans EASY TRANS- INTERNATIONAL,S.L.-ren marka erregistratua da, webgune hau sortu duena, informazio gisa, erabilera pertsonal eta dohainikorako.

 

1. WWW.E-TRANS.ES webgunearen jabego intelektualaren eskubideak, diseinua, nabigazio egitura, iturri-kodea HTML, JAVA, JavaScript, etab. hizkuntzetako kodeekin, datu-baseak eta barne dituen elementu guztiak EASY TRANS- INTERNATIONAL, S.L.-ren ondasunak dira, eta honi soilik dagokio haien erabileraren eskubideak egikaritzea edozein modutan eta, batez ere, erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta eraldaketa eskubideak.

 

2. Baldintza orokor hauek WWW.E-TRANS.ES webgunearen sarbidea eta erabilera arautzen dute, EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-k dohainik Interneteko erabiltzaileei eskainitakoa. Webgunean sartzeak baldintzak onartzen direla esan nahi du. Webgune honetan eskainitako hainbat zerbitzuren erabilera, halaber, kasu bakoitzean ezarritako baldintza bereziek arautuko dute, zerbitzuen erabilera berak baldintza hauen onarpena aintzat hartzen duelarik.

 

3. WWW.E-TRANS.ES webgunean sartzen diren erabiltzaileek berariazko baimena dute informazio guztia begiratzeko, edukiak inprimatzeko eta partzialki deskargatzeko soilik hurrengo baldintzak betetzen badira:

 

3.1) Hori egitea banatutako elementuen helburua erabiltzailearen erabilera pertsonal eta pribaturako bada. Beraz, espreski debekatua dago erabilera honen helburua komertziala bada, edota bere banaketarako, komunikazio publikorako, eraldaketarako edo deskonpilaziorako, posta elektronikozko bidalketa barne. Halaber, debekatua dago edukiak hirugarrenei ematea edo transferitzea, edota sare lokal bati eta Interneti zuzenean konektatutako edozein zerbitzaritan instalatzea, hirugarrenen talde batek informazio hori ikus dezan.

3.2) Webgune honen inolako lotutako edukirik edonola ez eraldatzea.

3.3) Webgune honen inolako grafiko, ikono edo irudi ez erabiltzea, kopiatzea edo banatzea, banaka zein alboan dituen irudiekin batera. Atal honen debeku eta mugapenak hausteak, edota aurrerantzean datozenak, EASY TRANS- INTERNATIONAL S.L.-ren jabego intelektualaren eskubideen haustetzat hartuko da, eta horretarako legez ezarritako erantzukizunak ekarriko ditu, dagozkion administrazio-bide, bide zibil edo zigor-bideak jartzeko eskubidearekin.

 

JABEGO INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALAREN ESKUBIDEAK

 

Erabiltzaileak onartzen du edukien edota webgunean erantsitako bestelako elementuen jabego intelektual eta industrialaren eskubide guztiak (itxura bisuala, itxura grafikoa eta "WWW.E-TRANS.ES" webgunea osatzen duten web orrien bestelako zentzumen-estimuluak, markak, logotipoak, izen komertzialak, testuak, kritikak eta iruzkinak, irudiak, grafikoak, diseinuak, soinuak, datu-baseak, softwarea, fluxu-diagramak, aurkezpena, nabigazio-arkitektura eta web orrien iturri-kodea kodea barne) EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-ren edota eskubideak emandako hirugarrenen ondasun direla. Hori horrela, webgunetzat hartzen da edozein baliabide ukigarri edo ukiezin, ezagun edo ezagutzeke, erabiliz erantsitako edota espresatutako edozein lan, indarrean dauden xedapenen arabera babes eskubidea duena jabego intelektual eta industrialari buruzko alorrean.

 

Baimendua dago webgunearen edukien edota bertan erantsitako elementuen begiztatzea, inprimaketa, deskarga eta aldi baterako biltegiratzea, osoki edo partzialki, soilik erabiltzailearen erabilera pertsonal, pribatu eta irabazi asmorik gabekorako, betiere edozein kasutan haien jatorria edota egilea adierazten bada eta, beharrezkoa bada, jabeen jabego industrialaren oharrak agertzen badira.

 

Webgunean sartzeak ez du inola ere ekartzen eskubide horien jabeen inolako baimen, uko egite, transmisio, lizentzia edo ematerik, osorik edo zati batean, espreski kontrakoa ezartzen ez bada. Webgunearen erabileraren baldintza hauek ez diete erabiltzaileei beste inolako webgunearen edota haren edukien erabilera, eraldaketa, ustiaketa, erreprodukzioa, banaketa, edo komunikazio publikorako eskubiderik ematen, hemen ezarriak ez badira. Edozein eskubideren bestelako edozein erabilera edo ustiaketa burutzeko, EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-ren edo, beharrezkoa bada, eskubideen jabe den aurreko eta berariazko baimena behar da.

 

Zeharo debekatua dago elementu horiek, osorik edo partzialki, erabiltzea, erreproduzitzea, komunikatzea edota banatzea helburu komertzialekin edo irabaziak lortzeko asmoekin, eta haien eraldaketa, deskonpilazioa edota webgunearen, haren orrien edota bertan erantsitako edukien inolako ustiaketa jarduera. Espreski baimendutako beste edozein erabilerarako beharrezkoa izango da eskubideen jabearen idatzizko aurreko baimena.

 

ERANTZUKIZUN-AMAIERA

 

1. EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-ek bere WWW.E-TRANS.ES webgunearen informazioaren aldaketa eta eguneratze guztiak beharrezkoa denean eta abisatu gabe burutzeko ahalmena erreserbatzen du, bai espainierazko bertsioan, bai beste hizkuntzatan, webgunearen konfigurazio eta aurkezpenarena eta sarbide baldintzena ere bai. Webgune honetan argitaratutako dokumentu eta grafikoek zehaztasun eza teknikoak eta akats tipografikoak izan ditzakete.

 

2. EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-ek webgune honen material eta grafikoak inolako berariazko bermerik gabe ematen ditu. EASYTRANS-INTERNATIONAL,S.L.-ek hemen dagoen informazioaren inolako berme edo baldintza inplizituri uko egiten dio, bideragarritasun komertzialaren bermeak, jabego intelektualaren hauste ezaren bermeak edota edozein helburu espezifikori egokitzeko bermeak barne.

 

3. EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L. edo bere hornitzaileak ez dira inola ere inolako kalte edo galeren erantzule izango, etekinen murrizketari, negozioaren eteteari edo zerbitzari honetako materialen erabilera edo erabilera desegokia dela eta izandako informazio galerari lotutako kalte edo galerak barne, baita EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-ri kalte edo galera horien aukeraz abisatu badiote ere.

 

4. EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-ek ez du etete edo akats eza bermatzen bere webgunearen eta eduki ezberdinen sarbidean. Halaber, ez du bermatzen hauek beti eta edozein kasutan eguneratuta egotea, akatsak ekiditeko eta ebazteko eta edukiak lehen bait lehen eguneratzeko ahaleginak bilduko baditu ere. EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-ek ez du erantzukizunik onartzen bere WWW.E-TRANS.ES webguneak dituen esteken helmugako beste webguneen informazioari lotuta

 

5. EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-ek ez du inolako erantzukizunik onartzen bere WWW.E-TRANS.ES webgunean agertzen diren hirugarrenen esteken ematea edo edukiei lotuta, eta ez du bermatzen erabiltzailearen sistema informatikoan (hardware eta software), dokumentuetan edo fitxeroetan eraldaketak sor ditzaketen birus edo bestelako elementu eza, hau dela eta erabiltzaileak sufritutako edonolako kalteren gaineko edozein erantzukizuna izan ezik. Beraz, ez du erantzukizunik haien edukien gainean, ezta hauek izan ditzaketen aldaketa edo eguneratzeen gainean ere.

 

6. Webgune honen sarbidea zein bertako informazioaren erabileraren erantzukizun osoa hori burutzen duen erabiltzailearena da. EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-ek ez du erantzukizunik onartzen informazioaren erabilera edo sarbideari lotutako inolako ondorio, kalte edo galeraren gainean. EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-ek ez du erantzukizunik onartzen eman daitezkeen segurtasun erroreen gainean, erabiltzailearen sistemak (hardware eta software), dokumentuek edo fitxeroek sufritu ditzakeen kalteen gainean webgunearen zerbitzu eta edukiak erabiltzeko konexioa burutzeko erabilitako ordenagailuak birusik baldin badu, nabigatzailea ondo ez badabil edo nabigatzailearen bertsioa eguneratuta ez badago.

 

7. Halaber, EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L. bere produktu eta zerbitzuei lotutako jabego industrialaren eskubideen jabe da, eta bereziki E-TRANS marka erregistratuari lotutako eskubideen jabe. Hirugarrenen produktu eta zerbitzuen aipamenei dagokienez, EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-ek onartzen du haien jabego industrial eta intelektualaren eskubideen jabeak edukien jabeak direla, eta webgunean agertzeak edo aipatzeak ez dakar inolako eskubide edo erantzukizunik EASYTRANS-INTERNATIONAL,S.L.-rentzat, ezta EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-ren babes, laguntza edo gomendiorik ere.

 

8. Webgune honetako edozein informazioren ez baimendutako erabilerak edota birsalmentak eta EASY TRANS-INTERNATIONAL, S.L.-ren jabego industrial edo intelektualaren eskubideek hausteak legez ezarritako erantzukizunak ekarriko ditu.

 

9. Hirugarrenen edozein esteka motak webgune honetara hasierako orrira izan behar da: WWW.E-TRANS.ES.

 

 

Centro de Carga Aérea

Edif. Serv. Generales Of. 401 A
Aeropuerto de Barajas

28042 Madrid

 

T:  [+34] 91 747 03 01

F:  [+34] 91 312 23 17

 

Skype: EasyTrans(e-trans)
 

etrans.png

PREMIO ESTRELLA DE ORO 2014 por el INSTITUTO para la EXCELENCIA PROFESIONAL (IEP)

CERTIFICACIÓN GPD (Buenas Prácticas)

© 2013 EasyTrans Internacional SL. 

 

 

 

 

Todos los derechos reservados   ·   Página Web desarrollada y diseñada por MentaCreativa

 

 

 

 

All rights reserved   ·   Web developed and designed by MentaCreativa